XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. MAILAKO ANTZEZPENA: TALDE HAUNDIA

1. HELBURUA:

- Inprobisazioan parte hartzen dutenak: taldeko gainontzeko partaideen nortasuna asmatzea.

- Inprobisazioa ikusi dutenak: ikasle bakoitzak zein pertsonaia egin duen.

2. egoera:

Tomas edo Tomasa, 46 urtekoa, bat-batean hil da eta heriotzaren arrazoiak ez daude oso garbi. Pertsonaia guztiak Tanatorioko egongelan elkartuko dira.

Zerraldoa ikusi ondoren, luntxa egongo dela-eta, denak senarra/emaztea eta seme-alabak noiz etorriko zain daude.

(Ea noiz hasten den). Denak heriotzaren arrazoia jakin nahian daude, eta beren iritzia azaltzen dute.

Gero eta protesta gehiago egingo dute, denbora aurrera baitoa. Joateko ahaleginak egiten dituzte, baina beti sortzen da ezustekoren bat eta ez dute handik aldegiterik.

3. PERTSONAIAK:

Zuek izendatzen dituzuenak.

4. PROZEDURA:

- Ikasleak bi taldetan banatu.

- Talde bakoitza egoeraz ondo jabetu.

- Ikasle bakoitzak, zozketaren bidez, pertsonaia bat hartu (besteek ez dute jakingo zein nor den).

- Talde bakoitzak bestearen aurrean egingo du inprobisazioa aurretik prestatu gabe. Pertsonaia bakoitza besteekin harremanetan jarri eta pertsonaien nortasuna asmatzen saiatu (norberaren izena ezin daiteke esan, ezta besteei galdetu ere).

Inprobisazio honetan ez du garrantzi handirik pertsonaiek banaka hitz egitea edo esaten dena ondo ulertzea.